Hondarribiak Nazioarteko Gitarra Jaialdiaren edizio berri bat egingo du 2025eko maiatzaren 1etik 30era.
Romolo Calandruccio Stefano Magliaro jaunarekin hasi zen gitarra ikasten. Lehenik Vibo Valentian graduatu zen eta gero Avellinon, gitarra historikoan, betiere nota bikainak lortuta. Azken hogei urteetan, XIX. mendeko instrumentu originalen exekuzioa eta didaktika aztertzen aritu da. Ponente gisa gonbidatua izan da hainbat hitzaldi garrantzitsutan, Ferdinando Carulliren eta XIX. mendeko gitarrarako metodoen aditu gisa, Latina, Nocera Terinese, Benevento eta Campobasso kontserbatorioetan. 2024an, Cambridgeko Magdalene College-n hitzaldi bat emango du, Cambridge Consortium for Guitar Research (UK) delakoaren gonbidatu berezi moduan. Kontzertista gisa, jo izan du Italiako ia eskualde guztietan eta nazioartean, besteak beste, Espainian, Portugalen, Frantzian, Austrian, Norvegian, Kroazian eta Mexikon. Argitalpenen alorrean, gitarrarako sei liburuki didaktiko argitaratu ditu Cataniako Novecento argitaletxerako, baita Ferdinando Carulliren metodoen berrikuspen kritiko-filologikoak ere. Bere ikerketa eta argitalpen-lanari esker, 2023an Milango “G. Verdi” Musika Kontserbatorioan “Guitarra de Oro 2023 para la investigación musicológica” sari ospetsua jaso zuen, eta 2024an Cambridge Consortium for Guitar Research (UK) taldeko kide izendatu zuten.