Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Hondarribiko jaiak 2025 (egitaraua)

septiembre 5 - septiembre 10

Hondarribiko 2025eko Jai Nagusiak irailaren 5etik 10era ospatuko dira. Jadanik ezagutzen dira zeintzuk izango diren aurten hirian jai egun berezi hauetan izango ditugun kontzertuak. Irailaren 5ean 22:30ean Bentako eremuan ‘Stoldak’, ‘Onavibe’ eta ‘Zopilotes txirriaos” taldeak ariko dira.

Hurrengo egunean, larunbata irailaren 6an, 17:00tatik 21:00tara Kasino Zaharreko lorategietan, hamabi urtetik gorakoentzat Gazte Kanttua egingo da, kamisetak pertsonalizatzeko Esku Kreatiboak tailerra, Erik Troitiño DJarekin eta Zatekeen erromeriarekin. Gaueko hamabietan Bentan Merina Gris eta DJ Aitana Grandes ariko dira.

Irailaren 8an, gaueko hamaiketan Bentako eremuan ‘La Txama’ eta ‘Muxutruk!’ taldeek kontzertua emango dute.

Irailaren 9an, asteartez, 22:30ean Bentan ‘Kaotiko’ taldearen emanaldia izango dugu, eta ordu berean, Arma Plazan, Mariachi Principal de México ariko da.

Asteazkena irailak 10ean, Gazte Kanttua berriz Kasino Zaharreko lorategietan, baina kasu honetan 16 urtetik gorakoentzat. Techno Eguna izango da, N97 kolektiboarekin, Irune Muguruza eta Jota artistekin. Gaueko 22:00tan Bentan Mirua  eta Iratzar Erromeria taldeen emanaldia hasiko da, eta ordu berean Arma Plazan ‘La Lazarilla’ komedia kritikoa.

Azken  egunan, 20:30ean, Errobi taldeak eskainiko du emanaldia Bentako karpan.

Zenbait berrikuntza

Aipatutakoaz gain, zenbait berrikuntza egongo dira jaietan. Iraila hurbildu ahala, Udaletik informazio sakona eta zehatza emango da, baina aurreratzearren, esan irailaren 3an 17:30ean, Ama Guadalupekoa Ikastetxetik abiatuta 10-14 urte bitarteko gazteentzat txirrinda froga bat egingo dela.

Irailaren 5ean, haurrentzako zirku tailerra egingo da Kasino Zaharreko lorategietan 17:00etan, eta hilaren 9an, 11:00-13:30 eta 16:30-19:00tara, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat Kasino Zaharrean ere, Gazte Kanttua egingo da, joko ugari eta gazte parkearekin.

 

Detalles

Comienza:
septiembre 5
Finaliza:
septiembre 10
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/09/05/hondarribiko-jaiak-2025-egitaraua-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Saniko
Getxo, Bizkaia 044 España