Kanadako artista Tiga izango da Horma 4.0-ren, musika elektronikoaren jardunaldien laugarren edizioaren, kartelburu nagusia. Nafarroa Music Commission-ek sortu eta garatutako ziklo honek, Tiga eta oraindik baieztatzeke dauden beste artista batzuen emanaldiak ez ezik, prestakuntza-saio bat ere izango du, Baluartean bertan egingo dena eta bere egitaraua laster iragarriko dena.
Sarrerak dagoeneko salgai daude: 12€ publiko orokorrarentzat eta 8€ www.navarralivemusic.com webgunean izena emanda dauden pertsonentzat, kudeaketa-gastuak aparte.