Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

HOTS&HITZ: Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ 2025

marzo 19 - marzo 20

«HOTS&HITZ: Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+«; jardunaldien hirugarren edizioa Bilbon ospatuko da martxoaren 19an eta 20an.

Jarduera honen helburua da musikaren sektorearen egoerari buruz berdintasunean hausnartzea, LGTBIQ+ kolektiboko musikaren sortzaileak eta profesionalak ikusaraztea eta sektoreak arlo horretan dituen erronkak identifikatzea. Hori guztia mahai-inguru, solasaldi eta proiekzioen bidez. Horietan, besteak beste, honako gai hauei buruz hitz egingo da: musika programazioak, agertokietan ematen diren dinamikak, clubbing kulturaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren arteko harremana, Euskal Herriko bideoklipak edo musika-proiektuen lehen lerroan dauden emakumeen egoera.

Jardunaldiak La Sinsorga Kulturgune Feministan izango dira martxoaren 19an, asteazkena, eta Bilborocken hurrengo egunean (martxoaren 20an).

Jarduera guztiak doakoak dira.

Zinegoak eta Anitzak elkarteekin lankidetzan.

Komunikabide-laguntzaileak: EITB, Berria eta Noticias taldea.

Local

La Sinsorga, kulturgune feminista – (Bilborock eta)
Askao Kalea, 9
Bilbao, Bizkaia 020 España