Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«HOTS&HITZ: Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+» jardunaldiak 2025

marzo 19 - marzo 20

«HOTS&HITZ: Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+»; jardunaldien hirugarren edizioa Bilbon ospatuko da martxoaren 19an eta 20an.

Jarduera honen helburua da musikaren sektorearen egoerari buruz berdintasunean hausnartzea, LGTBIQ+ kolektiboko musikaren sortzaileak eta profesionalak ikusaraztea eta sektoreak arlo horretan dituen erronkak identifikatzea. Hori guztia mahai-inguru, solasaldi eta proiekzioen bidez. Horietan, besteak beste, honako gai hauei buruz hitz egingo da: musika programazioak, agertokietan ematen diren dinamikak, clubbing kulturaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren arteko harremana, Euskal Herriko bideoklipak edo musika-proiektuen lehen lerroan dauden emakumeen egoera.

Jardunaldiak La Sinsorga Kulturgune Feministan izango dira martxoaren 19an, asteazkena, eta Bilborocken hurrengo egunean (martxoaren 20an).

Jarduera guztiak doakoak izango dira.

Zinegoak eta Anitzak elkarteekin lankidetzan.

Komunikabide-laguntzaileak: EITB, Berria eta Noticias taldea.

Laster programazioari buruzko informazio gehiago.

Local

La Sinsorga eta Bilborock
Bilbao, Bizkaia 020 España