2025eko Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren barne.
Aurkeztutako 94 lanetatik, 29 iritsi dira finalera, hiru sailetan banaturik. Sail Ofizialaren, Ikasle Sailaren eta Bideoklip Sailaren proiekzioei solasaldiak, masterclassa eta kontzertua gehituko zaizkie, baita amaierako sari banaketa eta luntxa ere, egitaraua osatzeko.
Jaialdiko azken egunean, urtarrilaren 24an 19:30ean, sari banaketa egongo da, eta horrela, aurtengo edizioko lan irabazleak zeintzuk izan diren jakingo da. Aurreikusten da 45 minutu inguru iraungo duela.