Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ibai Etxezarraga: «Benetako izenak»

abril 22

Benetako Izenak proiektuko kideek, bidaia abiapuntzat hartuz, galdera zabalago bati heltzeko gogoetarako gonbidapena luzatzen digute: zer gertatzen da euskara bezalako hizkuntza minorizatu bateko kideek beste herri eta beste hizkuntza minorizatu batzuekin harremanetan jartzen direnean? Bada lotura horietatik sor daitezkeen asmo edo proiektuetan, euskera eta bestelako errealitate linguistikoentzat biziraupenerako espaziorik?

Horrela, Nepal, Pakistan, Maroko, Afganistan edo Errumania bisitatuko ditugu. Bertatik, eta bidaia norbere errealitate eta begirada eraldatzeko prosezu gisa ulertuz, munduko beste hizkuntza eta kultura ez-hegemonikoekin harreman horizontalak eraikitzeko asmoarekin sortutako proiektua ezgutzeko parada izango dugu: hizkuntza, kultura eta memoria elkarren ondoan jartzen dituen ekimen kulturala eta gure munduratze ereduak birpentsatzeko gonbidapena.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.

 

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España