Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Ibon Gaztañazpi kazetariaren eta Julio Villar abenturazalearen arteko solasaldia

enero 24

1974an Everest igotzeko helburua zuen Tximist espedizioaren kide izan zen. Honek aukera eman zion Nepal, India, Pakistan eta Afganistanen zehar bidaia bakarti eta noraezekoa burutzeko.

1986an Viaje a pie liburua argitaratu zuen. Bertan, Karrika auzotik mediterranear kostara oinez egindako bidaia kontatu zuen. Euskal Herriko, Aragoiko eta Kataluniako mendiak zeharkatu zituen bakarka eta inguruari erreparatuz.

Alabaina, horiek guztiak nahikoa ez, eta lehenago, 25 urterekin, 1968an, Bartzelonatik abiatu zen 7 metro eslorako Mistral belaontzian. Lau urte eta erdiko bidaian munduari buelta eman zion, 38 000 miliako ibilbidea eginez, inoiz munduari buelta eman dioten ontzi arinenetako batekin. Bidaiaren kontakizuna, egunerokoa, ¡Eh, Petrel! Cuaderno de un navegante solitario liburuan jasota utzi zuen; itsas abenturako liburu klasiko bat bihurtu da. Ibon Gaztañazpik euskaratu du liburu ezagun hau.

Local

Udal pleno aretoan
Oiartzun, Gipuzkoa 063 España