Cargando Eventos

« Todos los Eventos

ICOFF-GASTEIZ 2025 – Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren egitaraua4

mayo 5 - mayo 10

ICOFF-Gasteiz, Gasteizko Film Laburren Nazioarteko 4. Jaialdia maiatzaren 5etik 10era ospatuko da eta Vital Fundazioa Kulturunera itzuliko da. Sail berri batean sail ofizialean sartu ez diren film labur arabarrak proiektatuko dira, eta berrikuntza gisa bat-bateko film laburren maratoia eta euskal film laburren merkatua izango dira.

Vital Fundazioak ohar batean gogorarazi duenez, jaialdiak Estatuko film laburren lehiaketa bat eta munduko zinemaldi onenetan eta Espainiako film laburren nazioarteko lehiaketetan saritutako, izendatutako edo parte hartutako formatu txikiko lan zinematografikoen erakustaldia uztartzen ditu.

Sonia Pacios eta Kepa Sojo zinemagile eta kultur eragile arabarrek zuzentzen dute eta, Vital Fundazioak eta Gasteizko Udalak laguntzen dute. 

Aurtengo ekitaldian 915 lan jaso dira eta horien artean epaimahaiak dagoeneko aukeratu ditu ‘Ofiziala’ sailean aurkeztuko diren 30 film laburrak eta, amaitzear dute ‘Nazioartekoa’ sailean erakutsiko diren lanen hautaketa. 

Jaialdiaren egitura aurreko ekitalditakoen antzekoa izango da. ‘Ofiziala’ saileko proiekzioak astelehenetik ostiralera izango dira 19:30ean, eta horietan solasaldiak izango dira egileekin. 

Sail honetako epaimahaia honako profesionalek osatzen dute: Norma Vila, bere lehen film luzea prestatzen ari den zinema zuzendaria; Miguel Parra, zineman espezializatutako kazetaria eta film laburren zuzendaria; eta Gemma Martinez, zinema, antzerki eta telebistako aktore bilbotarra.

Era berean, nabarmendu nahi izan dute, atal honetan ikusi ahal izango diren lanen erdiak emakumeek zuzendu edo ekoitzi dituztela, «antolatzaileen nahiz Vital Fundazioaren genero berdintasunaren alde egindako apustua agerian utziz». 

Hautatutako errealizadoreen artean badira film luzeak estreinatu eta tarteka film laburrak egiten dituzten zuzendarien lanak, hala nola Mabel Lozano, Javier Fesser, Daniel Sanchez Arevalo edo Koldo Almandoz.

Juanjo Gimenez Peña Cannesko Zinemaldiko irabazlearen azken lana ere bertan izango da, eta animazio sailean, hautatutako bost filmak zuzendari hauek egingo dituzte: Sonia Estevez, Anna Solanas, Begoña Arostegui, Izibene Oñederra eta Mabel Lozano, denak emakumezkoak. 

Era berean, Arabako zinema ere azpimarratzekoa izango da astelehenetik ostiralera egingo diren ‘Ofiziala’ saileko saio bakoitzean proiektatiko diren bost film laburrei esker:  Elixabet Nuñezen A-Maniki, Tamara Garcia Iglesiasen Locas del ático, Aitzol Saratxagaren Ehiza, Sonia Estevezen Plazer bat eta Maria Algora eta Mikel Bustamanteren Lo que no se ve.

Laugarren ekitaldi honetan sail berri bat estreinatuko da, ‘Bagare’ izenekoa, eta bertan ‘Ofiziala’-n lehiatzen ez diren baina gai interesgarriak jorratzen dituzten film labur arabarrak ikusiko dira, Gasteizekin edo Lurralde Historikoarekin lotura dutenak zenbait. Lan hauek maiatzaren 8an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan proiektatuko dira. 

Azkenik, nazioarteko sailean, ‘Nazioartekoa’ deiturikoan, beste lehiaketa handi batzuetan saritutako film laburrak proiektatuko dira. Itxiera ekitaldian izango dira emanaldi hauek, maiatzaren 10ean, 19:30ean. 

Aurtengo beste berrikuntzetako bat ICOFF-ARIN atalari hasiera ematea izango da, jaialdian zehar garatuko den bat-bateko film laburren maratoia. Horren emaitzak ostiralean, hilak 9, erakutsiko dira, 17:00etatik aurrera, Vital Fundazioa Kulturunean. Pieza laburrak filmatzeko taldeak egongo dira, eta helburua da ikus-entzunezkoetako ikasleek eta formatu txikiko zinemaren munduan interesa duten pertsona guztiek parte hartzea.

Maiatzaren 10ean, etorriko da ekitaldi honetako azken berrikuntza, Euskal film laburren merkatua, gure lurraldeko formatu txikiko zinemaren topagune izan nahi duen ekimena. Solasaldiak, mahai-inguruak, networkingak eta emanaldiak izango dira, eta ekitaldiraren azken azken zatira joango diren gonbidatuak eta profesionalak elkarrekin harremanetan jartzeko balioko du.

Ofiziala saileko jardunaldi guztietarako abonuak (12 €) eta sarrera solteak (3 €) www.fundacionvital.eus webgunean eros daitezke baita Vital Fundazioaren egoitzan ere (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24), astelehenetik ostegunera 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era, eta ostiralean 8:30etik 14:00etara. Halaber, egun bakoitzeko emanaldietarako sarrerak emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik eskuratu daitezke leihatilan, baldin eta badaude. 

Jaialdiari buruzko informazio guztia www.icoffgasteiz.com webgunean topatu daiteke.

EGITARAUA

ASTELEHENA 5 19:30

OFIZIALA 1 87,07 min.

  • LOCAS DEL ÁTICO(Tamara García Iglesias):16,14 min. Dokumentala
  • UTLÄNDSK(Alba Lozano):20,40 min. Fikzioa
  • LOLA, LOLITA, LOLAZA(Mabel Lozano)09,12 min. Animazioa
  • DINOSAURIOAK(Koldo Almandoz):11,31 min. Fikzioa
  • ÁNGULO MUERTO(Cristian Beteta):14,58 min. Fikzioa
  • EL LADO MÁS BESTIA DE LA VIDA (José Antonio Campos):14,32 min. Fikzioa

 

ASTEARTEA 6 19:30

OFIZIALA 2 90,51 min.

  • PLAZER BAT(Sonia Estévez): 04,05 min. Animazioa
  • PATRIMONIO(Aitor Abio):15,15 min. Fikzioa
  • HAPPY HOUR(Nico Romero, Álvaro Monje): 22,29 min. Fikzioa
  • ERROTATIBA(Iratxe Fresneda):08,05 min. Dokumentala
  • MATER BENEFACTA(Anna Solanas, Marc Riba):11,44 min. Animazioa
  • EL PRINCEP(Alex Sardà):29,13 min. Fikzioa

 

ASTEAZKENA 7 19:30

OFIZIALA 3 96,00 min.

  • EHIZA(Aitzol Saratxaga):29,54 min. Fikzioa
  • XIAO WEI(Jajie Yu Yan):14,14 min. Fikzioa
  • AZKENA(Ane Inés Landeta, Lorea Lyons): 09,07 min. Animazioa
  • EL CUENTO DE UNA NOCHE DE VERANO (María Herrera): 22,22 min. Fikzioa
  • ETORRIKO DA (ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU)(Izibene Oñederra):12,46 min. Animazioa
  • DEPREDADOR(Javier Fesser):07,37 min. Fikzioa

 

OSTEGUNA 8 17:00

BAGARE 94,58 min.

  • LA MERCÈ(Sergio Azkarate):27,59 min. Dokumentala
  • EL CARNÉ DE(S)MADRE(Xabi Vitoria):14,03 min. Fikzioa
  • DE CHICA EN LA MÁQUINA (Zuriñe López de Sabando):25,00 min. Dokumentala
  • EXERGO(Jorge Moneo Quintana):18,07 min. Dokumentala
  • GRECORROMANOS(Mikel Bustamante):09,49 min. Fikzioa

 

OSTEGUNA 8 19:30

OFIZIALA 4 88,06 min.

  • LO QUE NO SE VE(María Algora, Mikel Bustamante):19,53 min. Fikzioa
  • BEHIND THE WALL(Martín Guevara):16,14 min. Dokumentala
  • POMO D’ORO (Nerea Sciarra):15,42 min. Fikzioa
  • LA SANGRE(Joaquín León):14,40 min. Fikzioa
  • CÓLERA(José Luis Lázaro):09,50 min. Fikzioa
  • TRAGEDIUM(Gastón Haag):13,47 min. Fikzioa

 

OSTIRALA 9 17:00

ICOFF-ARIN

OSTIRALA9 19:30

OFIZIALA 5 83,49 min.

  • A-MANIKI(Elixabel Núñez):13,58 min. Fikzioa
  • FLORS DE PLASTIC(Adán Aliaga):10,52 min. Dokumentala
  • SI NO FUERA POR MÍ(Sergi González, Diego Pérez):09,34 min. Fikzioa
  • EL CAMBIO DE RUEDA(Begoña Aróstegui):09,09 min. Animazioa
  • ONES(Juanjo Giménez Peña):16,08 min. Fikzioa
  • PIPIOLOS(Daniel Sánchez Arévalo):24,08 min. Fikzioa

 

LARUNBATA 10 19:30

NAZIOARTEKOA ETA IXTE EKITALDIA

Local

Vital Fundazioa Kulturunea
Bakea kalea, 5 - 1. solairua (Dendaraba merkataritza-gunea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España