Institut français-ek 2015ean abiatua, La Noche de las Ideas programak Frantziako eta nazioarteko ahots nabarmenak biltzen ditu urtero munduko 115 herrialdetan, gure garaiko gai nagusiei buruz eztabaidatzeko.
Kultura garaikidean teknologia berriek bereziki harremanei, intimitateari eta desioari dagokienez planteatzen dituzten ustekabeko erronka eta aurrerapenetan oinarrituko da edizio hau.
Gonbidatuak izango ditugu harreman digitalen garaian amodioari eta bere praktikei buruz duten ikuspegi artistikoa eskaintzeko.
Zer esan nahi du aro digitalean maitatzeak? Nola ari dira aldatzen interfaze digitalak gure harreman pertsonalak? Zer eragin dute teknologia berriek esfera erromantikoan etorkizunari begira? Nola eragiten diote pantailek gure sexu-intimitateari eta konexio-nahiari? Valentina Perik zuzendutako elkarrizketa honen helburua da, artista garaikide gonbidatuen lanen bidez, amodio garaikidearen norabide berriak eta desioaren, emozioaren, teknologiaren eta ekonomiaren arteko aurrekaririk gabeko egungo loturak aztertzea.
Moderatzailea: Valentina Peri
Solasaldia gaztelaniaz eta frantsesez izango da. Itzulpena eskainiko da.