Ignacio Tanco, hogei urte eguzki-sistema esploratzen.
Espazioaren eta espazio-bidaien zaleek ezinbesteko hitzordua dute urtarrilaren 22an, Sarobe arte eszenikoen gunean, 19:00etan. Hizlaria Ignacio Tanco urnietarra izango da, ESAko (Europako Espazio Agentzia) barruko eguzki-sistema arloko arlo-burua.
Urnietarrak sagardo denboraldiari hasiera emango dion txotx irekiera ekitaldian parte hartuko duela aprobetxatuz, Udalak ekitaldi hau proposatzen du, herritarrentzat inspiratzaileak diren pertsonen hitzaldiak eskaintzeko asmoz. Tanco Alemanian bizi da gaur egun, eta eguzki-sistemaren esplorazioan azken hogei urteotan izandako bilakaerari buruzko bere ikuspegia eta esperientzia eskainiko ditu.
Ekitaldia Elhuyar Fundazioko Guillermo Roa-k eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Virginia García-k aurkeztuko dute eta generoa maite dutenentzat hitzaldi ahaztezina izango da. Tancoren lehen azalpen baten eta aurkezleen elkarrizketaren ondoren, publikoak nahi dituen galderak egin ahal izango ditu.