Cargando Eventos

« Todos los Eventos

IGOR ELORTZA & RAFA RUEDA: «ANONYME POPULAR 2»

octubre 30

2023/2024an 40 emanaldi egin, New Yorkeko Kerouac Festivalen aritu eta Bilboko Kafe Antzokian agurtu zirenetik bi urte igarota, Anonyme Popular egitasmoa bigarren ikuskizuna aurkeztera dator 2026an.

Garaiari eta giroari hitzak eta hotsak jarriz, egunerokotik abiatutako proposamenarekin dator inor oraingoan. Barrutik baino gehiago, kanpora begira. Zoom in eta zoom out jarraian, hizkera eta hoskera zuzenarekin: pertsonaletik kolektibora, Euskal Herritik mundura eta orainetik iraganera zein gerora.

Spoken worda, hip hopa, popa edo funkya, erritmo klasikoak eta urbanoak nahasiz ondutako hamar pieza berri zuzenean aurkeztuko dituen eskaintza da: Inor, Eta hi lelo hori, Ei dena ta ei dagoena, Eta abar eta hamar, Meteoritoa, Itzartu nahian, Gizontxoak, Beste uda bat, Agian eta Zortzigarren eguna.

Hitza langai eta lan-tresna hartuta dator inor. Hitzaren esan-indarra josiz, noiz sakon noiz arin. Eta hitza adierazletzat hartuta ere bai, esanahiaz harago; baita esanahia baino lehenago ere. Hitza ahots eta hots moduan landuz, alegia. Eta hitzari eta ahotsari doinutegi eta soinutegi berri eta garaikidea eskainiz.

Bertso jarriak dira hauek, beraz. Ez bertso idatziak, beraz. Bertsoen esanahitik abiatutakoak dira sorta batzuk. Bertso-lerro baten erritmotik edo doinu-hari baten hotsetik jaioak beste batzuk. Sorkuntzan zehar, hitzari ondoen doakion ahotsa eta hotsa bilatu dira; baita ahotsari eta hotsari dagokion hitza ere.

Eta hitzaren ahal osoa baliatzeko asmoz landu dira zuzenekorako eszenaratzea eta ikus-entzunezkoak. Hitzak espazioa eta denbora ere hartu ditzan. Oholtzan gorpuztu dadin eta bizia hartu dezan.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza, hitzak eta doinuak: Igor Elortza Aranoa
  • Musika-konponketak eta hotsak: Rafa Rueda Etxebarria
  • Zuzeneko lantaldea: Igor Elortza Aranoa, Rafa Rueda Etxebarria, Matxalen Erzilla Etxegibel
  • Soinu-diseinua eta nahasketak: Jose Lastra Elorriaga
  • Arte zuzendaritza eta grafismoa: Sorland komunikazio agentzia
  • Bideoak, argiak eta mappinga: Imanol Garaizabal Pildain
  • Kanpo begirada eszenikoa: Oier Zun?iga
  • Ekoizpena: Lanku kultur zerbitzuak
  • Iraupena: 80 min.

 

Local

Arriola Antzokia – (Ateneoa)
Elizburu, 3
Elorrio, Bizkaia 032 España