Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ikastaroa: «Kolorea baino zerbait gehiago: Argazkien inprimaketa serigrafikoa kuatrikomian»

marzo 23 - marzo 27

Serigrafia erreproduzitzeko bitarteko gisa erabiliz, ikastaroaren helburua da parte-hartzaileei arte grafikoetan dagoen deskonposizio kromatikoaren modu nagusia erakustea: kuatrikomia.

Kolorea baino zerbait gehiago: Argazkien inprimaketa serigrafikoa kuatrikomian ikastaroak bost eguneko iraupena izango du (martxoaren 23tik 27ra), Urtzi Urkixoren eskutik.

  • Izena emateko epea martxoaren 13an amaituko da.

Industria-prozesu hori irudi bat lau kanaletan (ziana, magenta, horia eta beltza) banatzean datza, kolore gardenekin estanpatu ondoren espektro kromatiko handia lortzeko.

Ikastaroan zehar, kuatrikomia-prozesuaren oztopoak esperimentatu eta hausteko askatasuna sustatuko da, geruza bakoitzean eskuz esku eginez, eta irudi bakarrak eta prozesu mekaniko guztietatik at daudenak sortu ahal izango dira.

Tailerra hasteko, ordenagailua erabiltzeko teknikara hurbilduko da (Adobe Photshop programa), eta, ondoren, sortutako irudien estanpazio- eta abstrakzio-prozesuan sakonduko da.

Aldizkako etenaldi laburrak egingo dira prozesuaren etapak berrikusteko, horrek guztiak etorkizunerako ikaskuntza gisa balio dezan.

METODOLOGIA

Aurkezpena: Laukomiara hurbiltzea eta irudia ordenagailuaren bidez deskonposatzeko prozesua (adobe photoshop programak eta antzekoak).

Materialak eta prestaketa: fotolitoak inprimatzea, pantailak errebelatzea eta tintak prestatzea. Tramatutako argazkiak errebelatzeko trikimailuak eta aholkuak.

Estanpazioa eta edizioa: Esperientziarik gabeko pertsonentzako estanpazio lagin baten ondoren hasiko da estanpazioa. Tailerreko jardunaldi bakoitzaren amaieran 40 minutu gordeko dira tailerra jasotzeko eta hurrengo jardunaldiaren hasieran mahai-ingurua eta eztabaida egingo da ikasleekin. Egindako obrak behatu eta aztertuko dira, eta ikasitakoa bateratuko da.

PROGRAMA

Ikastaroa 4 orduko 5 lanalditan egiteko programatuta dago.

1. jardunaldia:

  • Sarrera: Parte-hartzaileen aurkezpena eta edukien azalpena.
  • Kuatrikomiara hurbiltzea adibide grafikoekin.
  • Materialak: fotolitoak, emultsioa eta tinta gardenak. Zer dute berezia eta zergatik aukeratzen ditugu horiek beste batzuk baino lehen?
  • Ordenagailuaren bidez irudia deskonposatzeko prozesua aztertzea (adobe photoshop programa eta antzekoak).
  • Irudiak prestatzea eta proiektua hastea, irakasleak gainbegiratuta.

2. jardunaldia:

  • Fotolitoak inprimatzea eta behar bezala egiteko jarraipena egitea.
  • Pantailak emultsionatzea, intsolatzea eta errebelatzea. Tramatutako argazkiak errebelatzeko trikimailuak eta aholkuak. Pantaila motak, harigintzaren eta sarearen kolorearen arabera.
  • Tinta motak azaltzea eta beharrezko materialak prestatzea.
  • Erregistratzeko eta estanpatzeko sistemaren lagina.

3. eta 4. jardunaldiak:

  • Estanpazioaren hasiera, irakasleak gainbegiratuta.
  • Estanpazio-saioa.
  • Lan pertsonalarekin jarraitzea eta banakako jarraipena egitea.
  • Aurreko eguneko estanpak berrikustea eta bateratzea/balioestea.

5. jardunaldia:

  • Estanpazio-saioa.
  • Aleak editatzea eta sinatzea.
  • Mahai-ingurua: ikasitakoa bateratzea, galde-eskeak.

Beharrezko materialak

  • Ikastaroa garatzeko behar diren material guztiak BilbaoArtek emango ditu. Parte-hartzaileek ideiak, zirriborroak eta apunteak baino ez dituzte eman beharko.

Ikastaroaren informazioa

  • Izenburua: Kolorea baino zerbait gehiago: Argazkien inprimaketa serigrafikoa kuatrikomian
  • Irakaslea: Urtzi Urkixo
  • Lekua: BilbaoArte (Urazurrutia, 32). Grafika tailerra
  • Datak: martxoak 23-27
  • Ordutegia:. 16-20 h.
  • Artista plastikoentzat, ilustratzaileentzat eta teknikaren eta haren aukeren ezagutzan eta praktikan interesa duten pertsonentzat. Ahal dela, serigrafiako aldez aurreko ezagutzak dituzten pertsonei zuzenduta dago ikastaroa, baina teknikaren hastapenetako ikastaroa denez, aurretiko ezagutzarik ez duten pertsonek parte har dezakete ikastaroan.
  • Parte-hartzaile kopurua:  8 pertsona
  • Prezioa: 150 €(tarifa orokorra) – 75 €(BilbaoArteko artista eta erabiltzaileentzako tarifa murriztua)

Izena emateko epea: martxoaren 13ra arte

Izena emateko modua: bilbaoarte@bilbao.eus (gaian “Kolorea baino zerbait gehiago” ikastaroa adieraziz). Horretarako, izena emateko fitxa betetzeko eta CV labur bat, motibazio-gutun bat eta obra berriko hiru irudi eransteko eskatzen dizuegu. Hautaketa praktika artistikoaren arabera egingo da.

 

 

Local

«URIBITARTE40» erakusketa aretoa (BilbaoArte)
Uribitarte, 40
Bilbao, Bizkaia 020 España