Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Iker Garcia Barrenetxearen eskola magistrala: «Óleo»

septiembre 30

Klase magistrala emango du Iker García Barrenetxeak. Artistak marrazkia esploratzera gonbidatzen du, pentsamendu bisualaren forma gisa, saiakuntzarako, behaketarako eta asmakizunerako espazio gisa.

Saioan, marrazki propioen aukeraketa bat egingo da, sakon aztertuak: testuingurua, jatorria eta zentzua ematen dieten elementuak, horien bidez, marrazkiak ideiei forma emateko, soluzio plastikoak probatzeko eta intentzioz beteriko irudiak sortzeko balio diola partekatuko du margolariak. Kanpo-erreferentziak eta beste autore batzuen lanak ere landuko dira, bitartekoen ekonomiatik edo kontzeptuen zorroztasunetik, irudi batek ideia indartsu bat nola izan dezakeen erakusten dutenak.

Lerro bakoitzaren atzean dagoen trazuari, keinuari eta erabakiari arretaz begiratzeko eskola; eta marrazkia tresna eta obra amaitua nola izan daitekeen ikusteko.

Matrikulatzeko azken eguna: 2025 irailak 30, 14:00.

Local

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España