Cargando Eventos

« Todos los Eventos

IKIMILIKILIKLIK vol.2 – Loraldia (aurrestreinaldia)

noviembre 12

Duela 50 urte, Mikel Laboa eta Artze Anaiak abangoardiaren esperimentazioaren bidean murgildu ziren eta IKIMILIKILIKLIK izeneko sentikaria plazaratu zuten. Ikuskizun harrigarri eta berritzaile honek diziplina anitz uztartu zituen: Laboaren lehen kantak, Artzeren poesia, ikus-entzunezkoak, Zumetaren artea… baita txalapartaren erabilera berri bat.

Sormen honekin Veneziako Bienalera bidaiatu zuten eta nazioarteko onespena jaso zuten. Bost hamarkadaren buruan, Loraldiak garai hartako esperimentazio joera bereganatuko du eta ikuskari berri bat aurkeztuko du. XXI. mendeko Ikimilikiliklik.
Abangoardiak 50 negu ditu, udaberriari begira igaro dituena. ‘Dena dago egiteke’ eta ‘dena egina dago’ garaien arteko zilbor-hesteari heldu eta tenk.

Hasperen bat. Oinordetza gai serioa da, alabatasuna ere bai.

FITXA ARTISTIKOA

  • Arte eszenikoak:musika, poesia,teatroa,ikus-entzunezkoak
  • Gaia: Laboa eta Artzeren mundu artistikoa gaurko begiradatik
  • Zuzendaritza artistikoa: Edurne Azkarate
  • Zuzendaritza artistiko laguntzailea: Mikele Urroz Zabalza
  • Sortzaileak eszenan: Iñaki Salvador /Oreka Tx /Libe Kortazar /Intza Alkain /Itziar Garaluce
  • Argi teknikaria: Vanesa Santos
  • Soinu teknikaria: Mikel F. Krutzaga
  • Ekoizpenea: Loraldia
  • Hizkuntza: Euskara

Local

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea
Máximo Yurramendi, 2
Urnieta, Gipuzkoa 072 España