Adimen Artifiziala ikus-entzunezkoen ekoizpena eraldatzen ari da, eta funtsezko galdera bat sortu da: AA mehatxu bat al da sortzaileentzat edo industrian eraginkortasuna sustatzeko aukera bat?
GIDOIk eta CAOSTICAk «Ikus-entzunezkoen eta Adimen Artifizialaren Jardunaldia» antolatu dute, non galdera horiek aztertuko diren, AAren erabilerak zineman eta ikus-entzunezkoetan dituen inpaktu sozial eta etikoak ere aztertuz.
# 1 MAHAI-INGURUA: AA TEKNOLOGIA GISA
Tecnaliak eta Vicomtechek AAk sektorean izan duen aurrerapenari eta aplikazioei buruzko ikuspegi zehatza emango dute, prozesuen automatizaziotik hasi eta postprodukzioan irudiak eta soinua sortzeraino. Horiekin batera, teknologia horrek industrian duen eragin sozial eta ekonomikoa ere aztertuko da. Moderatzailea, Media Attackeko Diego Urruchi izango da, aditua berrikuntza teknologikoan, eta sareetako ikus-entzunezko edukien produkzioan, diseinu digitalean eta bideoetan.
# 2 +RAIN FESTIVAL SOLASALDIA
+RAIN Film Festival, AArekin sortutako munduko lehen zinema jaialdia.
Solasaldia Miriam Sánchez Manzano, +RAINeko koordinatzailea eta ikus-entzunezko estetikan aditua, eta Adrián Sánchez-ekin, Pompeu Fabra Unibertsitateko koordinatzailea eta irakaslea.
# 3 MAHAI-INGURUA: IA SORKUNTZARAKO TRESNA
Honako sortzaileekin: Niko Vázquez eta Adriana Rufranco, AArekin sortutako irudi-liburuen egileak (Make Bilbao GrAI Again, etab.); Javier Ucar, soinu-artista eta diziplina anitzeko sortzailea; eta Jimena Aguilar, gidoilari eta antzerkigilea.
# 4 AA-REKIN SORTUTAKO LANEN PROIEKZIOA
Euskal sortzaileen eta +RAINeko sail ofizialeko film laburrak proiektatuko dira.