
Antolakuntzak jakinarazten du:
Xingyi Lin Chen-ek “Jan duzu jada/ ¿¿¿¿? Euskal Herriko txinatar diasporaren artxiboa” aurkezten du; Euskal Herriko txinatar diasporaren memoria kolektiboa ikuspegi intimo eta afektibotik aztertzen duen proposamena. Zaintzaren eta hitzik gabeko maitasunaren hizkuntzak lantzen ditu, arreta bereziki janarian jarriz, lotura eta transmisio kulturalaren forma gisa.
Maria Gracia Cebrecos-ek “Vigilantes de la Perrera” aurkezten du, La Perrera udal eraikinerako (Sabino Arana 50) bereziki sortutako ikus-entzunezko eta eskultura-instalazioa: arkitektura euskarri gisa ulertuta, bertan pilatu eta eraldatzen baitira bere erabilera ezberdinen memoriak, mende bat baino gehiagoko ibilbidean zehar.
Artistekin bisitak: apirilaren 15ean eta 17an, 19:00etan.
Eman izena hemen: https://forms.gle/M5EJvCiq8ETxtHC68
Informazio gehiago https://bilbaogazte.bilbao.eus/konekta-ideiak-ksiakaa-proiektu-irabazleen-erakusketak/