Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Ikusi eta Ikasi»

septiembre 17 - octubre 1

STOP BIDE INDARKERIA elkarteak «IKUSI ETA IKASI» erakusketa ibiltariaren hirugarren edizioa aurkeztu du, kalitatezko espazio publiko, bide-bizikidetza seguru eta jasangarri baten alde. Bide-bizikidetzari, segurtasunari eta espazio publikoaren erabilerari buruzko hausnarketa sustatzen duen erakusketa da.

Erakusketa hau herritarren parte-hartze aktiboaren emaitza da, izan ere, hasierako fasean antolatutako argazki lehiaketa baten bidez jaso dira erakusketako irudiak. Lehiaketak espazio publikoaren erabilera eta mugikortasunaren inguruko begirada pertsonalak jaso zituen, eta hautatutako irudiek hainbat udalerritan zehar ibiliko den erakusketa osatzen dute orain. Erakusketaren helburua  herritarrak kontzientziatzea, espazio publikoaren garrantzia azpimarratzea eta mugikortasunaren kultura berri eta errespetuzko bat bultzatzea da, baita bide-ezbehar bakoitzaren atzean ahaztu ezin ditugun benetako bizitzak eta istorioak daudela gogoraraztea ere. 

STOP BIDE INDARKERIA elkarteak erakusketa hau ikuspegi kritiko eta irekiarekin bisitatzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Erakusketa ibiltaria:

  • Ibaiondo G.E irailaren 2tik -16ra
  • Zabalgana G.E irailaren 17tik urriaren 1ra
  • Iparralde G.E. urriaren 1tik -17ra

 

Detalles

Comienza:
septiembre 17
Finaliza:
octubre 1
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/09/17/erakusketa-quot-ikusi-eta-ikasi-quot-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Zabalgana Gizarte etxea – (Pasabidea)
Juan Gris, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España