Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ikusi Mikusi 2025 – Euskarazko haur eta gazte literatura azoka

octubre 10 - octubre 11

IKUSI MIKUSI proiektua euskara hutsean den HAUR eta GAZTE LITERATURA FESTIBALA da.

2021ean izan zen lehen edizioa. Aurten, bosgarren edizioa egingo da, SARA herrian, urriaren 10ean eta 11n.

Azkenean IKUSI MIKUSIk euskarari, haur eta gazte literaturari premiazko tokia eskaintzen dio, Sara herrian, bi egunez: eskolen eta profesionalen eguna urriaren 10ean, eta familien eguna urriaren 11n.

ZENDAKO IKUSI MIKUSI

Euskal Haur eta Gazte Literaturari leiho berri bat zabaldu nahi dio IKUSI MIKUSIk. Ekitaldi hunek gizartean dagoen eskas eta behar bat betetzen du. Euskal herri osoko ikasleak eta profesionalak (eskolen eta profesionalen egunean), eta jendartea (familien egunean), elkartu nahi ditu, euskaraz den Haur eta Gazte Literaturaren inguruan: iparraldea, hegoaldea eta Nafarroa.

Ekitaldi hau guztiz aurre-ikusia, gogoetatua eta diseinatuta da haurrentzat, bai altzarien aldetik, espazioaren antolaketa aldetik, baita ere jarduerak eta programatutako ikuskizun eta tailerren aldetik, adinen arabera.

EGITARAUA

Urriak 10, ostirala, eskolen eta profesionalen eguna

Eskolen eguna

  • 1200 ikasle, Euskal Herri osotik (Lapurdi, Baxe-Nafarroa, Xiberua, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaia).
  • Ikasle bakoitzari 15€-ko bono bat eskaintzen zaio, gustukoa duen liburua eros dezan. Haur bakoitza etxera sartzen da EUSKAL LIBURU BATEKIN!
  • Eskola guziek aurretik idatz edota lan grafiko bat sortzen dute.
  • Obra guztien erakusketa antolatua da bi egunez Sarako mediatekan.
  • Idazle eta ilustratzaileekin topaketak eta galdezketak (aurretik landuak ikasgelan) antolatuak dira, Kanaldude telebista aurrean grabatuak.
  • Ikuskizunak, tailerrak eta animazioak egun osoan, ikasleen adinari egokituak eskainiak dira.

Profesionalen eguna

IKUSI MIKUSI ekitaldiak EKE eta BILKETArekin elkarlanean haur eta gazte literaturaren berezitasunak eta erronkak ulertzeko egun profesionala eskaintzen du.

  • Aurtengo azokak gai nagusi gisa hartu du ezberdintasuna, zentzu anitzetan hartzen ahal dena gaurko gizartean. Galtzagorri elkarteko bi adituk, berriki argitaratu diren obren arteko kalitatezko hautaketa bat aurkeztuko dute.
  • Sortzaile eta mediaketen arteko topaketak.
  • Mahai ingurua: «DENAK BERDIN? DENAK EZBERDIN, ETA ZU?».
  • Sortzaile eta argitaletxeen arteko buruz buruko topaketak.

Urriak 11, larunbata, familien eguna

Ikuskizunak 5 € | BESTE GUZTIA dohainik.

Detalles

Comienza:
octubre 10
Finaliza:
octubre 11
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/10/10/ikusi-mikusi-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

Kutxa Fundazioa Kubo
Zurriola Etorbidea, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España