Ikuskizunak soinuztatzeko nahasketa-mahaia maiatzaren 6tik uztailaren 8ra egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean. Saioak astearteetan izango dira, 09:00etatik 13:30era.
Ikastaroa Ikastaroa Kataluniako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals (ESCAC) erakundearekin lankidetzan diseinatu da eta doakoa izango da. Izen-ematea Kataluniako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals erakundearen webgunean egingo da.
Ikastaro honetan, parte hartzaileek audioaren oinarriak ikasiko dituzte: frekuentzia, ganantziak, eta ekualizazioa bezalako funtsezko kontzeptuak barne. Zuzeneko ekitaldietarako soinu-mahaiak erabiltzera bideratuko dira bereziki saioak, soinu-sistemak konfiguratzeko eta jarduteko trebetasun praktikoa garatuz. Audio garbi eta profesionala lortzeko funtsezko teknikak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek.
Ikastaroaren helburuak
Ez da soinuztatzeari buruzko aldez aurreko ezagutza teknikorik behar, baina komeni da parte-hartzaileek interesa izatea soinuan, musikan edo ikuskizunen produkzioan, eta oinarrizko ezagutzak izatea ikus-entzunezko teknologian edo ekipoetan.
Ikastaro honen helburuak honako hauek dira: soinuaren funtsezko kontzeptuen eta horiek ikuskizunetan duten aplikazioaren oinarri sendoa ematea, zuzeneko ekitaldietan erabiltzen diren soinu-ekipoen maneiua eta konfigurazioa ezagutzea, ikasleak audio-sistemak instalatzeko eta doitzeko gaitzea, soinuztatzeko arazo teknikoak diagnostikatzeko eta konpontzeko trebetasunak garatzea eta lankidetza eta talde-lana sustatzea zuzeneko produkzio-ingurune baten barruan.
Doako ikastaroa
Ikastaroa doakoa da; 150 euroko fidantza bat eskatuko da, eta diru-sarrera egin den kontu berera itzuliko da ikastaroa amaitu ondoren. Fidantza itzultzeko, beharrezkoa izango da gutxienez % 80ko asistentzia izatea.
Kataluniako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals (ESCAC) erakundearekin diseinatu da, Next Generation programaren Europako funtsekin sortutako Fast Forward by Escasc programaren barruan.