Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Ikuspegi kuantikoak» erakusketa (Azkuna Zentroa)

octubre 10 - octubre 26

Zientzia eta Teknologia Kuantikoaren Nazioarteko Urtearen esparruan, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao lankidetzan ari da Eusko Jaurlaritzak antolatutako 2025 Kuantikaren Urtea proiektuarekin, «Ikuspegi kuantikoak» instalazioaren bidez.

Dibulgazio espazio hori gonbidapen bat da iraganeko ezagutzak atzean utzi, eta unibertso berri, ezezagun eta kontraintuitibo batean barneratzeko eta pentsatzeko, eta errealitateari begiratzeko modu berri batera irekitzeko.

Bidaian, kuantikari buruzko aurkikuntzaren historia, haren presentzia, potentziala eta ondorio sozialak errepasatuko dira, baita haren aplikazioak ere, batez ere sorkuntza artistiko garaikidearen esparruan.

Egungo zinemak, serieek, literaturak, arte eszenikoek eta ikusizko eta soinuzko arteak erakusten dute artearen eta zientzien bideak gurutzatzen direla eta ziurgabetasunari buruz lan egiten dutela.

Instalazio hau Tabakaleraren ekoizpena da, Donostia International Physics Centerrekin (DIPC) lankidetzan eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntzarekin.

ESKOLA-IKASLEENTZAKO TAILERRAK

Erakusketa Ibiltaria – “Ikustezina deskubritzen: Ikastetxeentzako abentura kuantikoa”
Data: Urriak 13, 14, 15, 16, 17, 20, 21, 22, 23 eta 24
Ordutegia: 11:00—12:00
Kokalekua: Azkuna Zentroko Ataria (Topagunea)
Iraupena: Ordu 1 / Tailer bakoitzeko gela 1


Tailerreko parte-hartzaileek, esperimentuak baliatuz, hainbat fenomeno optiko interpretatu ahal izango dituzte, hala nola errefrakzioa, birrefringentzia, etab. Hori guztia argiaren portaeran eta beste jarduera batzuetan oinarrituta, mekanika kuantikoa erraz ulertzeko.

Bisitaren dinamizatuaren helburuak

  • Parte-hartzaileak fisika kuantikoarekin konektatzea.
  • Fenomeno horiek interpretatu ahal izan ditzaten lortzea.
  • Laguntza ematea ulertzeko mundu kuantikoko zenbait gauza, ikusi ez arren, izan badirela.

Informazio gehiago

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Auditorio)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España