Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Ikuszirkus 2025: «Ardatzak»

septiembre 13

Eta zuretzat, zer da diaboloa? Txikienentzat, ziurrenik objektu exotikoa izango da, ezezaguna. Arreta jarri beharreko arrotza. Zentzu guztiekin eta bakoitzarekin harriduraz behatu beharrekoa. Haiek baino adin handiagoko askok nostalgiaz eta irribarre konplizez ikusten dugu: aitak, amak, aitona-amonek… Belaunaldi batzuetan, zuri-beltzetik kolorera, diaboloa jostailu ohikoa eta beharrezkoa izan zen. Pilota, ziba, kanikak edo txapak ere falta izan ez ziren haurtzaroko oroitzapen polita. Horregatik guztiagatik. Egonkor egoteko biratu beharra daukagulako. Eta malabaristak garelako eta maite dugulako. Ikuskizun honetan merezitako omenaldia eskaini nahi diogu diaboloari, gure bizitzei zentzua ematen dien ardatzetako bat baita.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Zirkozaurre
  • Zuzendaritza: Jorge Silvestre
  • Eszenografia: Gorka Pereira
  • Musika: Enrique Vaz
  • Koreografia: Zirkozaurre
  • Jantziak: Betitxe Saitua
  • Antzezleak: Gorka Pereira, Imanol Suso

Local

Juanita Alkain plazatik Goikoplazara
Andoain, Gipuzkoa 009 España