Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«I’M BATH» (estreinaldia)

febrero 12, 2027

  • Otsailaren 11n, emanaldi elebidunaren estreinaldia (euskera/gaztelania). 

«Nagoen espazioa naiz ni». Noël Arnaud

Geltokiko komun bateko hormen testigantza sekretua da I’M BATH. Garbitzaileak jasotako istorioz eta pertsonaiez osatutako galeria: noizbehinkako bidaiariak, exekutiboak, maitaleak, trapitxeroak, jonkiak, despistatuak, harroputzak, babesgabeak, iheslariak… Gurutzatzen, erlazionatzen eta eraldatzen diren talka eta istorioak, bakarrak, baina elkarri eragiten diotenak: larrialdien denbora ezkutua, baztertuen gordelekua edo ustekabeko topaketa baten aurreko urrats iragankorra. Denak du usain bizia, eta arrotz egiten da horrelako leku arrunt eta bitxi batean.

Geltoki bateko komunean: konketak eta ispiluak, kabinak eta komunak, xaboi-banagailuak, azulejuak, argi fluoreszenteak dardarka… Eta bestaldean, trenen marruma, irteerak eta iritsierak iragartzen dituen megafonia, ahotsak, maleten hotsa eta bidaiarien joan-etorriak; jendea atzera eta aurrera… eta aukeratuek atea zeharkatzen dute agertokira sartzeko. Joan-etorriaren egunerokotasuna apartekoa da beti, espazio liminala, topaketa errepikaezinak gordetzen dituen ezlekua. Ihes egiten duten bizitzak, eta paturik ez izateagatik trabatzen diren izakiak. Espazioa bizirik dago; agertokiak istorioak itxuraldatzen ditu. Eta inork ez daki nor izango den sartzen hurrengoa.

Funtzio bakoitzeko 3 istorio eskainiko dira, Khea Ziater konpainiaren sorkuntza eszenikoko proiektu berri honetan. Lehen funtzioa osatuko duten istorioak eta bigarrenekoak ez dira berdinak izango. Fitxa artistikoan agertzen direnetatik 4 aktore izango ditu, gutxienez, funtzio bakoitzak.

Fitxa artistikoa: 

  • Antzezleak: (funtzio bakoitzean 4, istorioen arabera)
    • Arrate Etxeberria
    • Txubio Fdez. De Jáuregui
    • Sandra Fdez. Aguirre
    • Aitor Borobia
    • Jon Ander Urresti
    • Lucia Astigarraga
    • Miren Gaztañaga
  • Testuak: Alex Gerediaga.
  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Gerediaga.
  • Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia.
  • Argiztapena: Oier Ituarte.
  • Espazioa eta proiekzioak: Javi Andraka.
  • Argazkia: Son Aoujil.
  • Bideoak: Jesus Pueyo.
  • Ekizpena: Khea Ziater.
  • Laguntzaileak: Teatro Arriaga.

Estreinaldia Arriaga Antzokian.

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España