Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Impureza»

abril 24

Impureza hurbilketa bat da jai tradizional eta herrikoietara, zein kultura-zubien bidez sortzen baitira. Erritmo-transmisio bat, dantza flamenkoaren eta Afrikako musikaren bidez. Diziplina arteko ikuskizuna, ipuin baten eta ikusentzunezko proiekzioen bitartez dantza flamenkoa eta Afrikako erritmoak uztartzen dituena. Impureza: izaki ez garbiak, adabakiz osatuak, nahasiak.Askoa Etxebarrieta “La Pulga”k ikastaro xume batean ezagutu zuen flamenkoa; harrezkero flamenkoaren iturrien eta herri-mamien bila dabil. Hamar urtetik gorako bidea egin ondoren, aurkitu du bere xarma berezia, bere “duende”-a, teknika batean eta bere egiten dakien soinu batean, dantzaren (hots, sentimendu unibertsaltasunaren adierazpen horren) bidez adierazita.Sonia Estévez zuzendaria, ekoizlea, model maker eta stop motion animatzailea da; 2024ko Goya sarietara izendatua izan zen, Txotxongiloak lanagatik.
 
Fitxa artistikoa: 
  • Zuzendaritza koreografiko zein artistikoa eta ekoizpena: Askoa Etxebarrieta Lasheras
  • Zuzendaritza artistikoa, ekoizpena eta ikus-entzunezko errealizazioa : Sonia Estévez
  • Flamenko dantzaria : Askoa Etxebarrieta Lasheras
  • Kanpo-begirada eta aholkularitza: Idoia Zabaleta

Local

Urkabustaiz Antzerki Aretoa
Godamiturri, 7 (Izarra)
Urkabustaiz, Álava 054 España