Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«in situ: Mark Leckey» (Guggenheim)

noviembre 7, 2025 - abril 12, 2026

Mark Leckey (Birkenhead, Erresuma Batua, 1964) artista garaikide britainiarra Londresen bizi da eta bertan egiten du lan. 1990eko hamarkadaren amaiera aldera ospea lortu zuenetik, haren praktika itzaltsuak kultura herrikoiaren eta teknologiaren arteko harremana jorratu izan du, eta gazteria, gizarte-klasea eta nostalgia bezalako gaiak ere aztertu izan ditu. Aurkitutako objektuen bidez egindako ekoizpena eta bideo-lanak kultura herrikoitik hartutako elementuetan oinarritzen dira. Bere lanik ezagunenak Fiorucci Made Me Hardcore (1999) bideoa eta UniAddDumThs (2015-orainaldia) instalazioa dira. 2008an, Turner saria jaso zuen urte bereko Industrial Light and Magic erakusketagatik.

Azken sei urteetan, Leckey aurkezle-lanetan aritu da NTS Radio irratian, dagoeneko ospetsuak diren nahiz izena hartzen hasi berriak diren artistek sortutako musika esperimentalari buruzko programa batean, hain zuzen. Guggenheim Bilbao Museoan egingo den erakusketak Leckeyren lanak biltzen dituen iturri ugariak aurkeztuko ditu, hala nola soinua, eskultura eta perfomancea.

 

Aretoak: 204, 208
Komisarioa: Lekha Hileman Waitoller

Detalles

Comienza:
noviembre 7
Finaliza:
abril 12, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/11/07/in-situ-mark-leckey-guggenheim-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Guggenheim Bilbao Museoa eta BBK Kuna
Bilbao, Bizkaia 020 España