Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Iñaki Palacios: «Argizaiola»

noviembre 17, 2024

Iñaki Palacios txistulariaren laugarren diskoa izango da Argizaiola Baga-Biga disketxearekin.

Zortzi pieza jasoko dituen lan berri honekin arbasoen ohiturei eta doinuei gorazarre egitea da helburua. Aintzinako soinuak oinarritzat hartuta, doinu berrien bidez omendu nahi ditu Palaciosek haiengandik jasotako heriotzaren eta iraganaren gurtzaren inguruko errituak.

Egurra eta argizaria oso inspiratzaileak izan ditu Iñaki Palaciosek diska hau sortzeko eta bilatutako hotsa topatzeko, hainbat elementu berri erabili ditu: alde batetik musikatresna primitiboak (ahuntz panderoak, danborrak edo txistua bera) eta bestetik soinu elektronikoak, beti ere gure folklorean dauden erritmoen erroak ardatz izanez. Kolaboratzaileen artean, aldamenean izan ditu, besteak beste Mikel Urdangarin, Ruper Ordorika edota Easo abesbatza.

Local

Santa Ana Udal Antzokia
San Juan kale 1
Oñati, Gipuzkoa 059 España