Kontzertua Kutxa Fundazioaren Programazio eszenikoaren parte da, Talentu Berriak Jazz Musikan zikloaren esparruan.
Iñar Sastre Tríok soinu bidaia bat egiteko gonbita egiten du, esperientzia pertsonaletatik sortu eta musikan oihartzuna aurkitzen duten konposizio originalen bidez.
Euskal musika herrikoiari keinu sotilak eginez eta pop, musika klasiko eta garaikidearekin uztartzen den jazza lagun, ahots propioa, freskoa eta ñabarduraz betea zabaltzen du hirukoteak.