
Liburutegi, artxibo eta dokumentazio zentroek bizi duten eraldaketa aztertzeko jardunaldi honek eraikin berrien diseinua, espazioen birmoldaketa eta azpiegituren eraberritzea izango ditu ardatz. Helburua da ezagutza eta esperientziak partekatzea, espazio horiek gaur egungo behar sozial, teknologiko eta kulturaletara nola egokitzen diren ulertzeko. Era berean, erabilgarritasuna, irisgarritasuna eta jasangarritasuna bezalako irizpideak lantzea bilatuko da. Jardunaldia sektoreko profesionalei zuzenduta dago (liburuzainak, artxibozainak, dokumentalistak, arkitektoak eta kudeatzaileak), baina baita erabaki-hartzaile publikoei eta interesa duten bestelako eragileei ere. Elkargune gisa, etorkizuneko erronkak identifikatu eta lankidetza-aukerak sustatzeko balioko du.
Helburuak
Nori zuzenduta
Informazio eta dokumentazio arloko profesionalak, arkitektoak, kudeatzaileak.