-2023 Lorca Saria dantza flamenkoko emakumezko interprete onenari: Lucía Álvarez ‘La Piñona’
-2023ko Jerezko Flamenco Jaialdian akonpainamendu-cante onenaren saria: Jesús Corbacho
Jatorrizko ideia: Lucía Álvarez ‘La Piñona’
Zuzendaritza artistikoa: Rafael Estévez, Valeriano Paños
Koreografia: Rafael Estévez, Valeriano Paños, Lucía Álvarez ‘La Piñona’
Dantzariak: Lucía Álvarez ‘La Piñona’, Jonatan Miró
Ahotsa: José El Pechuguita, Jesús Corbacho, Ezequiel Montoya
Gitarra: Ramón Amador
Dantza egitea bere burua blaitzeko, balantzaka ibiltzeko, liluratzeko eta erortzeko
Insaciable aitorpen partekatu bat da. Emozioak, gorputza eta artea azaleratzeko ekintza honetan, Lucía Álvarez “La Piñona”-k bere baitan arakatzen du bere burua den bezala erakusteko, amildegiaren eta zalantzaren pisua gainetik kenduz. Horiek horrela, bilaketa-, berreste- eta askapen-bide horretan, flamenko-dantzaria liluragarri agertzen da, barruraino sartzeko, erortzeko, irensteko eta ahitzeko prest.
Insaciable, halaber, artista asaldatzen, hunkitzen eta astintzen duenaren aurkikuntza intimoa da. Jakin-min agortezin baten eta grina bizi baten emaitza.
“Lucía Álvarezek, La Piñona-k, dantza-ariketa handia eta bikaina eskaintzen du Insaciable bere ikuskizun berrian”.
Fermín Lobatón. El País
“La Piñona-k flamenkoaren egarria asetzen du”.
Rosalía Gómez. Diario de Sevilla
“La Piñona-k denetarik dantzatzen du”.
Marta Carrasco. ABC Sevilla