Cargando Eventos

« Todos los Eventos

INTERAKZIOAK: Natalia Albénizekin elkarrizketa

octubre 22

  • 19:00
  • Montehermoso Kulturunea
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

Natalia Albéniz artista bisual eta hezitzaileak EHUn egin zituen ikasketak, eta ilustraziotik eta bitartekaritzatik lan egiten du, artearen eta publikoaren arteko distantzia, genero-irudikapenak eta sorkuntzaren eta hezkuntzaren arteko gurutzaketak aztertzeko. Bere begirada ikasgelatik, tailerretatik eta praktika grafikotik abiatzen da, prozesuak eta galderak edonoren eskura jartzeko. 

Cartel Interakzioak 25

Sarbide mota

Sarrera doan

Lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Montehermoso Kulturuneak, Zas Kultur-aren eskutik, INTERAKZIOAK zikloaren bigarren edizioa aurkezten du, arte garaikidea publikoarengana hurbiltzeko diseinatutako elkarrizketa zikloa. Ziklo honek tokiko eszenari balioa eman nahi diotresna sinpleekin: elkarrizketa, testuingurua eta jarraipena. Saio bakoitza grabatu egiten da artxibatzeko eta ondoren zabaltzeko, baina funtsezkoa aretoan gertatzen da, presarik gabe galdetzeko eta entzuteko denborarekin.

Saio bakoitza Gasteizko artista baten (aurten Dorleta Ortiz de Elguea) eta artista gonbidatu baten arteko elkarrizketa izango da -hau da, bi artisten artekoa-, publikoaren parte-hartze aktiboarekin, espazio ireki bat sustatuz, non galderak planteatu eta arte garaikidearekin lotutako gaiei buruz eztabaidatu ahal izango den.

Zikloan hautatutako artistak izango dira, beren garrantziagatik eta tokiko panorama artistikoari egiten dioten ekarpenagatik, beren lan, metodologia, interes eta proiektu espezifikoen ikuspegi aberatsa eta askotarikoa eskainiz. Bigarren edizio honetarako hautaketa egiteko, aniztasuna islatu nahi izan da, bai banakako ibilbideetan, bai lan egiten duten bitarteko artistikoetan eta ikusmolde eta ikuspegi anitzak barneratzea bermatuz.

Saio guztiak 19:00etan Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan izango dira. Sarrera librea, edukiera bete arte.

Local

Falerina Lorategia (Montehermoso Kulturunea)
Fray Zacarías Martínez, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España