Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«INTERVIEW»

noviembre 14

Amak idatzi zion gutun eder batetik abiatuta, Telmo Iruretak «De agua y arena» izeneko film laburra zuzendu eta ekoitzi du. Bertan, bere garuneko paralisiari buruz hitz egiten du, nola eta noiz sortu zitzaion, familiak nola eraman zuen, eta nola egokitu behar izan den inork imajinatzen ez zuen «beste bizitza» horretara.
Film laburra ikusi ondoren, Dorletak Telmori elkarrizketa hurbil eta konplize bat egingo dio, tintontzian geratu zitzaizkion gauza horiek guztiak konta diezazkigun. Eta bere buruaz hitz egin diezagun, hori baita gustatzen zaiguna. Izan ere, orduak eta orduak eta orduak pasatuko genituzke bera entzuten, sentitzen, bere barrearekin eta umorearekin kutsatzen… azken batean, bizitza berak bezala bizitzen ikasten.

Local

Torrezabal Kultur Etxea – (Muguruko landa)
Lehendakari Agirre Plaza, z/g
Galdakao, Bizkaia 036 España