Iparraldea Bertan 2025 zikloaren barruan.
KM Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako proiekzioak eta solasaldia.
Gastibeltza Filmak: euskal zinema Iparraldetik
Itziar Leemans-en Ximinoa eta Eñaut Castagnet-en Muga
Gastibeltza Filmak 2018an sortu zen Lapurdin, euskal historiak soinuz eta irudiz kontatzeko. Historia hauek Euskal Herritik kontatzeko beharrak bultzatu zituen, euskaratik pentsatuak eta euskaraz eginak. Egin dituzten filmen lagin bat erakutsiko digute, bi film laburrekin:
Ximinoa. Itziar Leemans-en fikzioa (Al Borde Filmsekin koprodukzioan). Junek, udako lehen lana aurkitu du. Constance zaintzen du, maitasun eskasa duen neskato sentikorra. Laster mantsotzen du haurra eta urte osoan bere haurtzain izateko ilusioa hazten zaio. Haurrari lotzen zaion heinean, klase harremanen bortizkeria eta bere identitatearen ukapena deskubritzen ditu.
Muga. Eñaut Castagneten fikzioa (Mirkotunarekin koproduzkioan). Joxeanentzat, Euskal Herrian mugarik ez da. Astero alde batetik bestera pasatzen da, zerrien saltzeko. Kamarurentzat ordea, oztopo eta lanjer guzien sinonimoa da muga. Alta, haien bideek elkar gurutzatuko dute.
Partaideak: Katti Pochelu, Itziar Leemans, Eñaut Castagnet
(Hizkuntza: euskara)