Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Ipuin-kontaketa: «Amalurrarekin konektatzen»

octubre 30

  • Haurrak. +4 urte
  • Euskara

“Barruan duguna» eta «Hartz nagia» ipuinen bidez gure barrenarekin eta baita inguruarekin ere konektatuko dugu. Errima biziak, musika eta artez beteriko ipuinak, dolua, laguntasuna, eta hainbat sentimenduei buruz hitz egiteko.

Mitxel Elortzaren eskutik

Sarrerak erosteko datak
Noiztik: 2025/10/16 08:30 Noiz arte: 2025/10/30 18:00
  • Sarrerak aurrez aurre erostea:sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik.
  • Prezioa: €1
  • Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
  • Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.

Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan.

Local

Arana Gizarte Etxeko Liburutegia
Aragon, 7
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España