
Zer litzateke bizitza bidaiarik gabe? Deskubrimendurik gabe? Ipuinen bitartez, Euskal Herriko hamaika txokotan barrena ibiliko gara. Aspaldiko sekretuak eta pertsonaia berriak deskubritzen. Irri eginen dugu, protagonisten buru hausteak usainduko ditugu eta batez ere amets eginen dugu. Baina horretarako, zu ere behar zaitugu, etorriko zara?
Ekintza hau euskaraz izango da eta 4-7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Txikiren batek saioan egoteko helduaren laguntza beharko balu, honek ere izen eman beharko du. Saioko ipuin kontalaria Ameli izango da.
Ekitaldi hauetarako aurreikusten den egutegia honakoa da:
Azaroak 27
Abenduak 18
Urtarrilak 29
Otsailak 26
Martxoak 26
Apirilak 30
Maiatzak 28
Saio independienteak dira eta aurrez izena eman beharko da ekitaldi bakoitzerako. Jarduerak aforo mugatua du. Plazarik lortzen ez duenak itxaron zerrendan eman dezake izena. Hurrengo saiorako izen emateak, hilabete bateko ekitaldia bukatu eta ondorengo ostiralean*, 12:00etatik aurrera irekiko dira, hemen:
http://sarrerak.errenteria.eus/izen-emateak
Baita presentzialki Lekuona Fabrikan eta Aldakoneako Liburutegian.
Telefonoz 943 44 96 35 eta 943 44 96 99 zenbakian edota 647 673 451 zenbakian WhatsApp bitartez.
Aldakoneako Liburutegiaren eskutik.