Hainbat ipuin kontalariren eskutik, haurrei zuzendutako ipuin kontaketa; etxeko txikiek ipuinen unibertso magikora hurbiltzeko aukera izango dute. Heldu baten laguntza beharrezkoa da, familia bakoitzeko heldu bakar bat.
Ekitaldi hauek 2-5 urte bitarteko haurrentzat izango dira. Euskaraz. Larunbatetan.
Aurreikusten den egutegia:
urriak 4 octubre
azaroak 8 noviembre
abenduak 13 diciembre
urtarrilak 10 enero
otsailak 7 febrero
martxoak 7 marzo
apirilak 18 abril
maiatzak 9 mayo
Izen emateak irailaren 8-20 bitartean izango dira. http://sarrerak.errenteria.eus
Baita ere presentzialki: Lekuona Fabrikan edo Aldakoneako liburutegian.
Telefonoz ere egin daiteke: 943 44 96 35 eta 943 44 96 99 zenbakietan.
OHAR BATZUK:
1- Ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa da liburutegiko bazkide izatea.
2- Plaza kopurua baino jende gehiago apuntatuz gero, zozketa egingo da.
3- Zozketa bidez plaza lortuta, birritan huts egiten bada, plaza galduko da.
4- Onartuen behin betiko zerrenden argitarapena, irailak 26.
5- Ikasturtearen hasiera urriak 1 eta amaiera ekainak 22.
Lekuona Fabrikako Bibliotekaren eskutik.