
Josune García de Bikuñak 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako ipuin saio hau ekartzen digu.
Kontalaria
Josune naiz, ipuin kontalaria eta Sorlasean egitasmoaren sortzailea. Hezitzaile lanetan eman ditut azken 20 urteak eta beste horrenbeste euskararen irakaskuntzan eta normalizazioan.
Bitartean, musika, dantza, antzerki eta narrazioan formakuntza zabala jaso dut, eta esparru horietan guztietan aurkitu dut munduratzeko lengoaia.
Ipuina
Kontaketa honetan, etxeko txiki zein nagusiek, denok noizbait sentitu ditugun emozio unibertsalen inguruko istorioez gozatzeko aukera izango dute, Denok batzen gaituzteak, baita animaliak, izaki misteriotsuak eta gainerako izaki bizidunak ere. Zabaldu hegoak eta etorri nirekin hegan egitera!