
Galtzagorrik beren etorrera prestatzen ari dira. Dantzan, kantuan, ipuinak kontatzen. eguna zer izango den gozatzen eta entsaitzen.
– Galtzagorri, zuk uste duzu haur guztiek eskatutako opariak eta desioak banatzen lagundu ahal izango dugula. (Albokak galdetzen dio Galtzagorriri).
Galtzagorrik ez du hitzekin erantzuten, ez duelako hitz egiten, baina bai keinuekin.
– Aaaaaaa, ulertzen dut. – dio Albokak.
Galtzagorrik dio baietz, opari guztiak banatuko ditugula eta… Mari Domíngik dio Olentzerok eta berak botereak dituztela. Neguko solstizioak indarra ematen diela eta ez gaitezela horretaz arduratu.
Opariak eskatuz gutun bat idatzi behar da eta Olentzerori eta Mari Domíngiri bidali. Neguko solstizioaren ahalmenak beteko direla amesten dute.
Galtzagorrik keinuekin, neguko solstizioa ospatu eta dantzatu behar dela esaten dio Albokari.
Albokak eta Galtzagorrik dantzan, kantuan, jolasean, barrez, eta istorioak kontatzen pasako dute eguna.
Neguko solstizioaren dantzarekin, Olentzeroren eta Mari Domíngiren etorrera ospatuko dute.