Kontakizunen magiaren bidez, haurrek Saharako kultura ezagutzeko aukera izango dute, abenturez, irakaspenez eta pertsonaia ahaztezinez betetako ipuinekin.
Arabako SEADen Lagunen Elkartearen eskutik.
- Sarrerak erosteko datak
- Noiztik: 2025/03/20 08:30 Noiz arte: 2025/04/03 18:00
Sarrerak aurrez aurre erostea: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik.
Prezioa: 1,00€
- Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
- Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
- Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
- Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
- Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
- Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.