
Sorgiña Txirulinak berak asmatutako ipuinak kontatzen ditu zeharkako txirula baten laguntzaz. Norizan zen Balendina Tereshkova? Eta Bizenta Mogel? Ipuin kontaketa honetan emakume hauei buruzko ipuinak entzungo ditugu, baita berdintasunari buruzko beste istorio batzuk ere.
Sarrerak aurrez aurre erostea:sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik. (Izen-emateak badira: “Aurrez aurreko izen-emateak: edozein gizarte-etxe edo kirol-instalaziotan ere eman daiteke izena, frontoietan izan ezik”).
Prezioa: 1€
Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.