Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Ipuscua 1000 urte. Ipuscuatik Gipuzkoara. 1025-2025»

enero 18 - mayo 11

Erakusketak azken mila urteetan barrena egindako bidaia proposatzen du, Gipuzkoa entitate geografiko lausoa izatetik nortasun juridiko propioa zuen elkarte egonkor bat izatera nola igaro zen jakiteko, gaur egun arte iraun duten erakundeekin.

Dokumenturik ez egoteak eragotzi egin du lurraldearen historia urrunena ezagutzea. Sarritan, informazio-gabezia hori zela eta, lurralde primitibo gisa azaltzen zen Gipuzkoa, kanpoko botereek antolatua. Hala ere, arkeologiari esker, gaur egun badakigu tokiko eragileek eginkizun garrantzitsua izan zutela bere bilakaera historikoan. Horregatik, 1025ean lurraldearen izena lehen aldiz aipatu zeneko milagarren urteurrena baliatuta, panorama historiko eguneratua aurkezten du erakusketak.

Hainbat material eta ondare-baliabide erabiliz, lurraldearen eta bertako erakundeen bilakaera historikoaren ildo nagusiak azaltzen ditu ibilbideak.

Komisarioa: Iosu Etxezarraga

Bisita gidatu programatuak (urtarrilaren 28tik aurrera):

  • Astearteetan, 10:30 (cas) + 18:00 (eus) | Larunbatetan, 10:30 (cas) + 18:00 (gaz)
  • Bisita doakoa da (beharrezkoa da web bidez lekua erreserbatzea), baina museoko sarrera erosi behar da. Erreserbak urtarrilaren 17tik aurrera.

Local

San Telmo Museoa – (San)
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España