“Irabazi Arte!” telesailaren laugarren denboraldia ate joka dago, eta aurrestreinaldien datak ere baditugu jada. Lehen hitzordua Bilbon izango da, urtarrilaren 26an, Euskalduna Jauregian, 17:00etan. Gainera, Printzesak futbol-taldeko protagonistak gertutik ikusi eta beraiekin argazkiak ateratzeko aukera ere izango dugu.