Irakurketa Klubeko bideratzailea Rosario Schmidt Lizarde izango da, filologoa, taldeen bideratzailea eta migrazioan eta identitatean aditua.
«Huaco Retrato», Gabriela Wiener
Gabriela Wiener idazle perutarraren eleberri autofikzionala. Bere herenaitona esploratzaileari buruzko erakusketa bat bisitatu zuen Parisko museo batean, eta bisita horrek arbasoaren historia eta haren ondare problematikoa argitzera eramango du. Huakoak Peruko kulturetako kolonaurreko zeramikazko piezak dira.
Doako jarduera.
Elkarrekin Bizitzen Ikasi egitasmoaren baitako jarduera.