Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Irakurketa-kluba: «Ulu egiteko bolondres bila» (Harkaitz Cano)

agosto 13

Irakurtzea praktika hezitzaile eta sortzailea da, gizabanakoetan jakintza eta irudimena sustatzen dituena. Horrela, irakurzalea den gizartea gizarte kritikoago, toleranteago, adeitsuago, zibikoago eta azken finean libreagoa da. 

Hau kontutan izanik, KMK Liburutegiak irakurketa ardatz izango duen jarduera bat antolatu du irakurketa kluba eta solasaldiak uztartzen dituena.

Jardueraren dinamizatzaileak Uxue Alberdi eta Ander Izagirre izango dira. Bakoitzak bi ziklo gidatuko ditu; Uxuek bi ziklo euskeraz eta Anderrek beste biak gazteleraz.

Irakurketa klubeko saioak Errege-Erregina Katolikoak kaleko egoitzan izango dira, arratsaldeko 18:30etatik 20:00ak arte. Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da (12 lagun) eta plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Abuztuaren 13anHarkaitz Canoren idazlearen Ulu egiteko bolondres bila liburua landuko da.

Gidaria: Uxue Alberdi

Laburpena: 

Zerk bereizten du ulu bat otoitz batetik? Eta otoitz bat poema batetik? Izan al daiteke zerrenda bat poema? Izatez, ba ote da poema ez den zerrendarik? Lapurtutako testuei forma aldatzea aski da testu baten jabetza geureganatzeko? Ekar ote liteke poema liburu batera Oteizaren Klarion laborategia proiektua? Galdera horiei jarraiki osatu dira Ulu egiteko bolondres bila poemarioko atal ezberdinak, diziplinari berari buruz hausnartuz eta poemaren muga formalak ikertuz, librearen librez, neurri eta errima guztietatik aske, noiz jostari eta noiz mamitsu, beti arakatzaile.

Azala: Nagore Amenabarro.

Local

KMK Liburutegia (Errege Katolikoen kalea)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España