
Irakurketak plazeretik du batez ere. Baina batzuetan irakurketa labana bat da. Labana distiratsu arriskutsua, plazer zorrotzetik duena. Begirada zorrozten du mingainarekin batera. Eta kontuz labanaren ahoarekin belarrira xuxurlatzen hasten bazaizu, ea ze tentazio pizten dizun.
Irakurketa labana bat da. Ez baitago labanaren ahoan norbere burua islatuta ikustea baino gauza kitzikagarriagorik.
Laztan literario bat jaso nahi baduzu, batzuetan labana, beste batzuetan kotoia, hauxe da zuretzako leku egokia. Euskaraz sortutako eta euskarara itzulitako literatura aztertzen dugu hemen: narratiba, saiakera, komikia, poesia, literatura unibertsala… Utzi ezazu euskarazko letra zorrotzek laztan zaitzaten. Arriskatu eta sar zaitez literatura orrien barnean.
Hilean behin, asteazkenetan: