Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Irakurketa taldea: «Esker onak»

marzo 13

Alegiako Irakurle taldeak Delphine de Viganen Esker onak liburua landuko du martxoaren 13an, ostirala, egingo duen saioan.

Nora Urbizuk gidatuko du eta 17:00etan hasiko da liburutegian. Liburuaren itzulpena Aiora Jakak egin du. Ohiko moduan, irakurle taldeko ateak zabalik daudela gogorarazi nahi da taldera batu nahiko lukeen ororentzat eta saioak irauten duen bitartean, liburutegia itxita egongo da.

Sinopsia:

Zer gertatzen da gure esker onak adierazi aurretik hitzak galtzen baditugu? Esker onak eleberrian, Delphine de Viganek oroimenaren eta isiltasunaren ertzak arakatzen ditu, gogoan gordetako zor txiki eta handien inguruan. Michka, adineko emakume bat, hitzak galtzen hasten da, eta horrekin batera, sortzen zaizkionak ezin adieraziz gelditzen da. Bere ondoan, Mariek eta Jérômek bizitzaren esanahia berriz topatuko dute, esker onaren ahalmenean eta zaurgarritasunaren edertasunean. Michkaren auzoa da Marie: txikia zenean eta bere amak alde egiten zuenean, Michkak zaintzen zuen. Jérôme, berriz, geriatrikoko logopeda da, eta, afasia baten erruz galtzen ari den hizketa, partzialki bada ere, berreskuratu nahi dio Michkari. Estilo neurritsu, apaindura gutxikoan idatzita, bi ahotsetara egindako narrazio honek oroimenaz, iraganaz, zahartzeaz, hitzez, ontasunaz hitz egiten digu, eta gure bizitzetan garrantzitsuak izan zirenekiko esker onaz. Hiru pertsonaia ahaztezin hauek testu hunkigarri eta samur honetan txirikordatuz elkartzen dira, eta irakurlea beren bizipenetan sakontzera gonbidatzen dituzte, galdetuz: norentzat gordetzen dituzu oraindik zure azken hitz esker onekoak?

Local

Alegiako Liburutegia
Inaxio Begiristain kultur eta kirol etxea. Beistin auzoa 8
Alegia, Gipuzkoa 005 España