Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Irakurketa taldea: «Tenemos que hablar de Kevin»

abril 28

«Leer a deshoras» irakurketa taldea hilean behin pertsona talde bat biltzen duen topaleku bat da, aldez aurretik irakurritako liburu baten inguruan solasean aritu eta hari buruz ideiak edota iritziak partekatzeko.

Jarduera honen bidez, PAREAN elkartearekin lankidetzan, emakumeek eta gizonek familia, lana eta bizitza pertsonala uztartzea erraztu nahi da.

Bileretan, etxean irakurritakoari buruz eztabaidatuko da: literatur estiloa, ekintza bera, pertsonaiak…Guztia, klubeko kideen ekarpen eta esperientzia pertsonalekin nahastuta. Parte-hartzaileen arteko irudipen-truke horrek liburua ulertzen laguntzen du, eta norberaren irakurketa aberasten du.

Koordinatzailea: Mertxe Tranche

Tailer horretan parte hartzeko interesa daukatenek informazio gehiago eskura dezakete liburutegiko harrerako mostradorean, edo telefono honetara deituta: 943 505 421

Tailerra beteta dago.

Local

Irungo Liburutegia (Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea – CBA)
San Juan Arria plaza
Irun, Gipuzkoa 045 España