Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Irantzu Varela: «Manólogo»

mayo 28

Isil-hizketa komikoa da, munduak indarkeria, misoginia eta maskulinitatearekiko gur­tza eskain­tzen digunean bakeaz eta amore emateaz zeinen nazkatuta gauden adierazteko. Barrea eragitea kon­tzien­tzia eta amorrua pizteko modua da, baina baita justiziari ihes egitekoa ere; badaezpada, ez gai­tzaten serio hartu. Fantasia borti­tza izango dugu bidelagun, baita arma gisa euren gorpu­tzak eta hi­tzak soilik erabili dituztenen barreak ere. Oraingoz.

Bakarrizketaria baino, atrilaria da Iran­tzu. Ez da buruz ari­tzen, ez baitu buruz ikasitako ­txisterik errepika­tzen. Atril bat du aurrean, eta ­txisteen (edo zaurien) i­txurako armak erabil­tzen ditu, aurkezpenetik aurkezpenera guru­tzatu zaizkion armak, alegia.

Local

Lezeaga Aretoa (Lamuza 17)
Laudio/Llodio, Álava 036 España