Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

IRATI BILBAO: «Bloom»

febrero 22

Irati Bilbaok bere bigarren diskoa aurkeztuko du, Bloom, bere aurreko lan bikainak (Begin) sortutako aurreikuspenak gainditzen dituena. Lan hauei esker azken aldian jazz eszenako irudi garrantzitsuenetako bat bilakatu da.

Jazz klasikoaren eremuetatik maisuki mugitzen den artista honen eboluzioa da Bloom, inprobisazioa eta scat-a bere bandera izanik beste elementu eta eragin batzuetara ere hurbiltzeko. Iratik berak sinatutako abesti modernoek standard klasikoekin batera era bikainean bat egiten dute.

Kritikak, prentsa espezializatuak eta publikoak goraipatua, estatu mailako jazz jaialdi eta klub onenetan aritu da.

Jazz klasikoan sakon errotuta, errepertorioak musika espektru handia hartzen du, eragin moderno eta garaikideagoak dituzten proposamenak mimo eta sentsibilitate handiz moldatutako jazz estandarrekin osatuz. Iragana eta oraina batzen dituen kontzertua.

 

Local

Itsas Etxea Auditoriuma
Matxin Arzu kalea, 1
Hondarribia, Gipuzkoa 036 España