Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Iraun» + «Nondik abiatu inora» (Estreinaldia)

noviembre 28, 2024

Dantza garaikideko bi pieza.

NONDIK ABIATU

Nabiga Kolektiboaren ikerketa eszeniko bat. Helburu nagusia, gorputzen arteko harremanaren bitartez egoeraezberdinak planteatzea da, zeinak zirriborratu dezaketenikerketaren galderekiko hausnarketa bat.
“Zaila da zerbait iraunkorra eta egonkorra irudikatzea behin-behineko egoera batean. Ordea, inertziaren dinamikatik irteteko beharrezkoa da geldiunea. Geldiunea elkarri begiratzeko. Elkarrengana gerturatzeko ausardiaz betetzeko. Ez-egonkortasunean zerbait egonkorra eraikitzeko konpromezua hartzeko. Egon ezin daitekeenean ere hor egoteko moduak asmatzen saiatu ahal izateko.”

  • Ekoizpena: Nabiga Kolektiboa
  • Koreografia: Nagore Tamayo Goñi
  • Interpretazioa: Nagore Tamayo Goñi + Natalia Belén Fernández.
  • Soinu Espazioa: Mattin Zeberio Larraza
  • Ikus-entzunezkoak: Irati Etxeberria Mateos

IRAUN

Hitz gutxitan bidaia emozional bat da, gure berpizkunde eta berrikuntza esperientziei buruz gorputzaren bidez
hausnartzera gonbidatzen gaituena. Eraldaketaren edertasunarekin batera, oraingoan, Neønymus diziplina anitzeko artistak sortutako soinu-espazioa dator. Sortzaile honek bere ahots guztiz pertsonala teknologia eta tresna ezohikoen konbinazio ausart batekin fusionatzen du (hezurrezko txiruletatik sardexkatara). Amaia Elizaran konpainiaren lan berria esperientzia zirraragarria eta eraldatzailea izango da, eta ikuslearekin konektatuko duena hiru osagai batuz: dantzaren espresibidadea eta ikusgarritasun fisikoa, proposamen musikal imitaezina eta inprobisazio maila handia. IRAUNen hirugarren zutabea den hau -inprobisazioaren aldeko apustua- Amaia Elizaran konpainiaren proposamen artistikoan etengabekoa da eta orain beste aurrerapauso bat ematen du.

Pieza berria eta bakarra izango da interpretatzen den bakoitzean. Aldaketa- eta bilakaera-prozesu bat izango da IRAUN, azken finean, geure buruaren bertsio berri baterantz.

  • Koreografia etaInterpretazioa: Amaia Elizaran
  • Zuzeneko musika eta ahotsa: Silberius de Ura – “Neonymus”

Local

Niessen Kulturgunea
Alfonso XI, z/g
Errenteria, Gipuzkoa 067 España