Emigrad@s sin Fronteras-ek jakinarazten du:
2014tik, hainbat euskal erakunde publikoren laguntzarekin, Mugarik Gabeko Emigratuak Elkarteak, Zaintza eta etxeko langile diren emakume migratzaileak, egoera irregularrean daudenak, antolatu gabeak eta guraso bakarreko familien titularrak proiektuaren esparruan, hainbat nazionalitate eta jatorritako 200 emakume ingururi laguntzeko prozesu bat egin du.
Prozesu horretan egiaztatu ahal izan denez, Euskal Autonomia Erkidegoan eta estatu espainiarrean emakume horiek duten oztopoetako bat da Estatuak berak uko egin diola aukera eta eskubide-berdintasunean oinarritutako gizartea sendotzeari.
Politika, lege eta administrazio-egiturak kolektibo horren gaineko abusua indartzeko moduan eratuta daude, eta edozein motatako indarkeriak eta gizarte-isolamendua jasateko arrisku handiagoa dute beti.
“Administrazio-egoera irregularrak uste baino emakume etorkin gehiagori eragiten die”